Kontsumobidek 'dropshipping'-aren arriskuez ohartarazi du

Diru erraza eta azkarra egiteko promesekin kontuz ibiltzeko eskatu die kontsumorako institutuak bereziki gazteei

'Dropshipping'. KONTSUMOBIDE
Jon Fernandez.
2019ko apirilaren 15a
07:39
Entzun

"Dropshipping-a modu bizkor eta erraz batean aberasteko promesa bat da, eta batik bat gazteak harrapatzen ari da. Eta kasu gehienetan galera ekonomikoak dakartzan kiebra eragiten du", ohartarazi du Kontsumobide kontsumoko euskal insitutuak ohar baten bidez.

Online denda baten antolamendu bat baino ez da dropshipping-a, baina saltzen diren produktuak ez dira norberarenak. Beste orri batzuen komisio hartzaile gisa jarduteko (Ali Express eta Shopify, besteak beste) erabiltzen da, edo produktu horiek prezio garestiagoan birsaltzeko. Negozio horren onurak nabarmentzen dituzte Youtube eta Instagram bezalako sare sozialetatik hainbat erabiltzaile erreferentek. "Ez da stockik sortzen, erosketa ez baita sorburuko webgunean egiten brisalmentako dendan salmenta egin arte, eta beraz, ez da beharrezkoa produktuan inbertitzea saldu baino lehen", azaldu du Kontsumobidek.

Horixe da amua: "Erraz aberasteko aukerak gazteak erakarri eta harrapatzen ditu". Alabaina, zuri guztiak ez dira irinak. Dropshipping-ak baditu arrisku eta obligaziak ere, negozioan sartzen direnak sarri ezagutzen ez dituztenak.

Gutxitan betetzen da esperotakoa

"Praktika hau youtuberren gomendioetatik hasten da, eta horrekin batera ikastaroak saltzen dituzte dropshipping-aren hastapenak ikasteko; ikastaroen kostua handia da (600-1.000 euro inguru), eta gutxitan betetzen da esperotakoa", ohartarazi du Kontsumobidek.

Azken batean, komisio hartzaile edo birslamentetan aritzearen antzeko obligazioak bete behar izaten dira, kostuak handitzen dituztenak. Obligazioak zerrendatu ditu Kontsumobidek: "Kontsumitzaileen eskubideak babesteko legetik eratorritako obligazioak bete behar dira (produktuen bermea, produktu akastunen itzulketak, dirua itzultzeko obligazioa...); enpresa jardunetik eratorritako obligazioak (autonomoetan alta ematea, BEZaren eta PFEZaren hiruhileko likidazioak, zergak ordaintzea...); datuen babeserako legetik eratorritako obligazioak; eta beste enpresa premia batzuk (publizitatean inbertitzea, aholkularitza...).

Horregatik, kontsumoko euskal institutuak gogora ekarri du —bereziki gazteei zuzenduz—, droppshiping-a kontsumitzaileen eskubideak babesteko legearen menpe dagoela, eta saihestu ezin diren obligazio lega batzuk daudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.