Indarkeria matxista

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean andre bat bortxatzea egotzita

Joan den asteburuan jarri zuen salaketa andreak; substantziaren bat emanda nahastu egin zutela esan zuen

arantxa iraola
2019ko apirilaren 20a
08:09
Entzun

Hiriko etxe batean hainbat gizonezkok bortxatu zutela salatu zuen joan den asteburuan emakume batek Iruñean, Espainiako Poliziaren aurrean. Edari batean ezagutzen ez zuen substantziaren bat bota ziotela azaldu zuen, eta sexu harremanak izatera behartu zutela. Andrearen arabera, txandaka, guztiek bortxatu zuten. Joan den igandean ipini zuen salaketa emakumeak; erasoa larunbat gauean izan zela azaldu zuen. Gaur arratsaldean zabaldu du albistea Efe berri agentziak. Aurretik hainbat hedabidetan ere agertu da.

Emakumearen arabera, bere borondatearen aurka hartu zuen substantzia horren eragina igaro zitzaionean jabetu zen erasoaz, eta salaketa jartzeko urratsa egin zuen orduan. Espainiako Poliziaren arabera, gutxienez hiru gizon atxilotu dituzte salaketaren harira, eta epailearen aurretik igaro dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.