Iruñeko Udala ikertzen ari da nork margotu dituen hiriko hainbat uso

Aurreko astean agertu ziren usoak gorriz eta urdinez margotuta, eta Joxe Abaurrea zinegotziak azaldu du pistak bila ari dela Udala.

jarraia165577.jpg
2019ko apirilaren 25a
16:14
Entzun

Joan den astean zabaldu zituen irudiak Ser irratiak: usoak, urdinez eta gorriz margotuta, Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan. Antza denez, halako hainbat agertu dira hirian azken egunetan, ohi bezala zebiltzan gainerako usoen artean.

"Nik neuk ez ditut ikusi...", esan du Joxe Abaurrea (EH Bildu) Hiri Ekologia eta Etxebizitza zinegotziak Ser irratian gaur, gaiaz galdetu diotenean. Dena den, argitu du udalak ez duela zer ikusirik. "Saiatzen ari gara pistaren bat bilatzen, zer gertatzen ari den ikusteko", azaldu du Abaurreak. "Badakigu beste hiri batzuetan badagoela mitologia hori, nolabait esateagatik, usoak margotzea gustatzen zaion jendea...". Ez dakite, ordea, Iruñekoekin zer gertatu den zehazki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.