Sutea

Lau lagun erreskatatu dituzte Gasteizen, sute batean

Xabier kaleko 18. zenbakian piztu da sua, 5:40ak aldera. Suhiltzaileek lau lagun erreskatatu dituzte balkoitik eta osasun zerbitzuek anbulantzian artatu dituzte.

Gasteizko suhiltzaileak erreskate lanetan, gaur goizean, Xabier kaleko 18. zenbakian piztu den sutean. GASTEIZKO SUHILTZAILEAK, @BOMBEROS_VG
2019ko apirilaren 26a
12:17
Entzun

Sutearen abisua jaso ondoren, Xabier kaleko 18. zenbakira joan dira Ertzaintza, abulantziak eta suhiltzaileak. Iritsi direnean, hainbat bizilagun zeuden bigarren pisuko balkoi batean laguntza eske. Suhiltzaileek eraikinetik atera dituzte, balkoitik bertatik. Ondoren, osasun zerbitzuek artatu dituzte anbulantzian.

Sutearen ondorioz, eraikineko bizilagunak atera dituzte. Guztiek itzuli ahal izan dute beren etxeetara 6:30ak aldera.

Oraingoz, ez dute argitu sutea zer dela eta piztu den.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.