Egoera kritikoan da Donostian borroka batean zauritutako gaztea

Adingabe bat larri zaurituta ospitaleratu dute goizaldean, Gu diskotekaren kanpoaldean izan den borroka baten ondoren. Ertzaintzak zazpi gazte atxilotu ditu, eta lesio larriak eragitea egotzi die.

Donostiako Klub Nautikoan dago Gu diskoteka. JESUS MARTIN RUIZ
2019ko apirilaren 26a
09:37
Entzun

Eusko Jaurlartitzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, gazte bat larri zaurituta ospitaleratu dute Donostian, borroka batean jasotako kolpeen ondorioz. BERRIAk jakin duenez, egoera kritikoan dago gaztea.

Borroka 5:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da Donostiako udaletxearen eta Klub Nautikoaren arteko bidean. Gaztea laguntzen saiatu diren bi lagun ere ari zauritu dituzte borroka horretan.

Borrokaren ostean, anbulantzia bat joan da zauritua artatzera. Bihotz-biriketako suspertze ariketak egin dizkiote eta larri zaurituta ospitaleratu dute Donostiako Ospitalean. Beste bi gazte zaurituak ere ospitalean artatu dituzte.

Ertzaintzak lesio larriak eragitea leporatu die atxilotutako zazpi gazteei. EFE berri agentziak polizia iturriak aipatuz adierazi duenez, zaurituak ez du arma zorrotzez egindako zauririk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.