Bihar Berria-n

Artoa zuritzeko unean, jai giro alaia

Nafarroako Arano eta Goizueta herrietan artoa erruz landatzen zuten garai batean. Auzokoak artoa zuritzeko biltzen ziren, festa giroan. Ohitura oroitarazteko saioa sortu dute Maria Jesus Zugarramurdik eta haren hiru alabek: Artantxuriketan. Ohiturarekin lotutako erreportajea argitaratuko dute bihar BERRIAko Bizigiro sailean.

'Artantxuriketan' saioko une bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
urtzi urkizu
2019ko maiatzaren 3a
13:00
Entzun

Bizigiro sailean, artoa eta artoaren bueltako ohiturak izango dituzte hizpide bihar erreportaje nagusian. Horretarako, Maria Jesus Zugarramurdi Artantxuriketan ikuskizunaren sortzailearekin eta Aranoko Ezkerrenborda eta Leontxonborda baserrietako baserritarren lekukotzak jaso ditu BERRIAk.

Goizuetakoa (Nafarroa) da Zugarramurdi. Herri horretan artoa ereiten dute oraindik Eskudero, Loiarta eta Ontxari baserrietan, baina ez askoz toki gehiagotan. XX. mendearen lehen hamarkadatan arto soro zabalak zeuden inguruko herrietan. Aranon (Nafarroa), esate baterako, egun soilik Ezkerrenborda baserrian ereiten dute. Artoa ereiteko prozesuaren ingurukoak ere jasoko ditu erreportajeak.

Bizigiro sailean beste hainbat gai ere landuko dituzte bihar: Gasteizko Matxete erretegia, Sky katearen Gomorra telesaila, Jacques Audiard zinemagilearen The Sister Brothers filma izango dituzte aztergai.

Asteburuko proposamenen artean, Getariko (Gipuzkoa) Antxoa Eguna, Idiazabalgo (Gipuzkoa) Euskal Gaztaren Azoka, Zeanuriko (Bizkaia) erroten ibilaldia eta Itziarko Erromeria Eguna (Gipuzkoa) aipatuko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.