Gipuzkoako zahar etxeak

Zahar etxeetako greban kaltetuek aldundiari egotzi diote ardura

Lanuzteak direla-eta egoera okertu dela azpimarratu dute, eta ohartarazi horrek "ondorioak" izan ditzakeela erabiltzaileen osasunean.

Senideek Gizarte Politikako Departamenduaren aurrean egiiko agerraldia. JON URBE (FOKU)
jokin sagarzazu
2019ko maiatzaren 4a
11:40
Entzun

Gipuzkoako zahar etxeen erabiltzaileen senideen talde batek adierazi du aldundiak duela "giltza" langileen eta patronalaren arteko lan gatazkan. Salatu dute sindikatuak eta patronalek akordiorako oinarri bat egin zutela martxo inguruan, baina horrek ez zuela aurrera egin foru gobernuak ez zuelako nahi izan. Hala, Gizarte Politikako diputatu Maite PeƱari eskatu diote argitzeko ea zergatik ez dituen "finantzatu" nahi testu horretan jasotakoak.

Sindikatuen arabera, Gipuzkoako zahar etxeak aldundiak finantzatzen ditu (%90), eta instituzio hori da, hain justu, "traba gehien" jartzen ari dena akordio bat lortzeko. Maiatzaren 1ean berriz ekin zioten grebari beharginek; iazko irailetik protestan dira. Gipuzkoan, 5.000 bat lagunek egiten dute lan sektore horretan; gehienak, emakumeak.

Senideek salatu dutenez, Gipuzkoako zahar etxeetan pertsonalaren gabezia "nabaria" da, eta lan karga, berriz, "gehiegizkoa". Lanuzteak direla-eta egoera okertu dela azpimarratu dute, eta ohartarazi horrek "ondorioak" izan ditzakeela erabiltzaileen osasunean. Salatu dute, halaber, langileak greban egonda ere aldundiak berdin ordaintzen diela enpresei, eta senideek "esfortzu ekonomiko berbera" egitean ari direla jasotzen ez dituzten zerbitzuengatik. Aldundiari ohartarazi diote diru hori "berreskuratzeko" bideak aztertzen ari direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.