Indarkeria matxista

Neska adingabe batek sexu eraso bat salatu du Gasteizen

Hainbat hedabideren arabera, aldundiaren tutoretzapean dagoen neska bat da; egoera berean dagoen beste batek ere eraso bat salatu zuen orain hiru aste.

arantxa iraola
2019ko maiatzaren 8a
13:53
Entzun

Asteburu honetakoa da eraso bat. Salaketa jarri duen adingabeak adierazi du mozkorrarazi egin zuela gizon batek, eta ondoren jazo zela erasoa: bortxatu egin zuen Gasteizko parte zaharreko taberna bateko komunetan. Ertzainak gizonaren bila dabiltza orain. Ez dute baieztatu biktima Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoenik, baina, hainbat hedabideren arabera, egoera horretan dago.

El Correo egunkariak eman du gaur albistea, eta adierazi du aldundiaren tutoretzapean dagoen beste adingabe batek ere sexu eraso bat salatu zuela orain dela hiru aste Gasteizen. Edanaren ondorioz konortea galduta zegoela gizon batek eraso egin ziola salatu zuen hark ere. Gizon bat atxilotu zuten eraso horren ondorioz. Asteburu honetako erasoarekin lotuta, ez dago oraindik atxiloketarik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.