Igandean BERRIA-n

Barkosi eta Asironi egindako elkarrizketak, igandean BERRIAn

2019ko maiatzaren 10a
10:54
Entzun

Gaur hasi da udal eta foru hauteskundeetako kanpaina, eta, inon interesgune berezirik baldin badu, Nafarroan da. Duela lau urte aldaketa bultzatu zuten Geroa Bai-k, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak urte luzez UPNk eta PSNk sostengatutako gobernuen aurrean. Estres testa izango dira boz hauek aldaketarentzat, eta kanpaina hasieran bi ikur nagusiekin elkartu da BERRIA: Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea.

Legealdiak eman duen guztia aztertu, eta etorkizuneko erronkak xehatu dituzte biek. Horiez gain, hainbat eragileren iritzia ere jaso du BERRIAk aldaketaren balorazioa egiteko. Horra Barkosek eta Asironek esandako batzuk:

Barkos:

"Gobernura iritsi eta hiru hilera, zenbat erakunde ekonomiko apokalipsia deika hasi ziren. Enpresen %60k alde egingo zuela iragarri zuten. Haien beldurra adierazten du".

"Nafarroan, erantzukizun politikoa inoiz izan ez dugunok eta kudeaketan aritu ez garenok, lau urtez egonkortasunez eta emaitzak lortuz, legealdia amaitu dugu. Norabide aldaketa markatu dugu".

"Laukoaren indarra ez da gehiengo osoa lortu izana, laukoaren indarra ere bada elkarren arteko leialtasuna eta lana. Hori aktibo bat da, aldaketarako beste giltza".

"UPNk parlamentuko ateak ireki dizkio nori eta Ciudadanosi. Politikoki, koherentziari begira, erokeria da".

Asiron:

"Badira hiru esparru zeinetan Iruñea kokatu baitugun estatuko abangoardian: memoria historikoa, berdintasuna eta trantsizio energetikoa".

"Legealdi honetan, oro har, zimendu onak jarri ditugu, eta horien gainean eraiki beharko dugu aldaketaren Iruñea".

"PSN arrisku bat da aldaketarentzat. Erregimen hutsa dira. Enrique Maiak berak esan zuen: udalbatzan eztabaidatu ditugun auzien %95etan, UPNk eta PSNk elkar hartuta eman dute botoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.