Pentsioak

Pentsiodunak kalean dira berriro Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Apirilaren 28ko hauteskunde kanpainaren lehen larunbateko mobilizazioaren bikia egiten ari dira gaur, politikariei eta erakundeei soluzioak eskatzeko.

Pentsionisten mobilizazioa. LIS TEJIDO / EFE
xabier martin
2019ko maiatzaren 11
13:44
Entzun

Milaka pentsiodun aterako dira kalera gaur, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, berriro ere pentsio duinak eta bidezkoak eskatzeko. Ehunka pertsona aritu dira Gasteizen, goizean, eta arratsaldean iritsiko da beste hiru hiruburuen txanda. Pentsio publiko duinak leloarekin, politikariei eta erakundeei eskatu dizkiete "konpromiso zehatzak".

Pentsionistak Araba plataformak deitua, Artiumetik abiatu da martxa, eta erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren, Foruen plazan bukatu da. "Pentsioen sistema publikoa bermatzeko irtenbideak" eskatu dituzte manifestazioaren bukaeran irakurri duten manifestuaren bidez. "Hauteskunde orokorren emaitzak gure erreibindikazioak betetzeko lagungarriak izatea espero dugu, baina promesa asko daude betetzeke", esan du Armando Aulestiarte plataformako bozeramaileak.

1.080 euro eta jasangarritasun faktorea

Hala Gasteizen nola Bilbon, Donostian eta Iruñean, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa hartuko dute erreferentzia gisa pentsiodunen erreibindikazioek. "Arazoei soluzioa emango dien bidea har dezagun konpromisoak behar dira orain", erantsi du Aulestiartek. Jasangarritasun faktorea desagerrarazteko eskaerak ere hortxe jarraitzen du. Bizi itxaropen handiagoa dela eta, 2023. urtetik aurrera, pentsioak nabarmen murrizteko tresna dela gogoratu du bozeramaileak.

Gutxieneko pentsioak (1.080 euro) 1.200 euroko gutxieneko soldata alboan behar duela ere gaineratu du Armando Aulestiartek. "Ez gara promesekin konformatuko, neurri zehatzak nahi ditugu, orain arte ez baitugu benetako emaitzarik ikusi. KPIaren araberako eguneratzea lortu da, baina hori blindatu dezaten nahi dugu, 2020. urtetik aurrera ez baitago ezer loturik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.