Ezbeharra

Gizon bat hil da Gueñesen, auto istripuan

Atzo gertatu zen ezbeharra, 18:00ak aldera, BI-636 errepidean.

2019ko maiatzaren 13a
11:51
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, gizon bat hil zen atzo BI-636 errepidean, Gueñes parean (Bizkaia), Balmasedarako noranzkoan. Larrialdi zerbitzuen arabera, errepidetik atera eta erdibitzailea jo zuen autoak. Gidaria lekuan bertan hil zen.

18:00ak aldera izan zen istripua, eta Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak gerturatu ziren lekura, baina hilda topatu zuten gidaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.