Pilota

Patrick Ozafrain zendu da, gaitz luze baten ondorioz

Igandean hil zen atzelaria, 44 urterekin. Besteak beste, Munduko Kopa irabazi zuen Mexikon, 1998an, eta Superprestige torneoan buruzko buruko txapeldun izana da.

Patrick Ozafrain, urdinez, 2013an Waltaryren aurka jokatutako partidan. BOB EDME
2019ko maiatzaren 13a
14:24
Entzun

Patrick Ozafrain pilotaria hil zen atzo arratsaldean, 44 urterekin, luzaroan erasan dion gaitz baten ondorioz. Bankan (Nafarroa Beherea) jaio zen Ozafrain, eta ibilbide luzea egin du pilotari gisa. Atzelari sendoa zen, eta titulu ugari irabazia: besteak beste, 1998an Munduko Kopa irabazi zuen Mexikon, eta elite mailan aritua da. Lau aldiz izan da Frantziako txapeldun, haietarik bitan, buruz burukoan. Bost aldiz eskuratu zuen Baionako masterra, eta Superprestige torneoan ere hainbat titulu lortua da.

Afizionatuen mailara itzuli aurretik, 2013an jokatu zuen berezkoen mailako azken partida, Paxkal Ezkurraren aurka, Superprestige torneoko finalean. Omenaldia ere egin zion Baigorriko pilota taldeak.

Euskal Irratien laguntzailea ere bazen Ozafrain, azken urteotan, bereziki, Punpa Xare emankizunean. Sud-Ouest egunkariak jakinarazi duenez, Bankako elizan izango da haren hil kapera asteazken arratsaldera arte.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.