'Claverina'

Neurriak areagotuko dituzte Pirinioetan, hartza eta artzantza uztargarriak izan daitezen

Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza bat Madrilen izan da Pirionetako beste gobernu batzuen ordezkaritzekin batera azken asteetako erasoen ostean zer egin erabakitzeko.

Irudian, hartz bat Huescako Pirinioetan, Aragoin. VINCENZO PENTERIANI, EFE
2019ko maiatzaren 17a
19:55
Entzun

Nafarroako, Frantziako, Espainiako, Aragoiko eta Kataluniako ordezkaritza bana gaur bildu dira Madrilen Claverina hartza Nafarroan burutzen ari den erasoak direla eta. Azken asteetan Frantziak Pirinioetan askatutako hartzak zazpi eraso egin ditu eta zortzi ardi hil ditu. Bileratik ateratzean esan dute neurriak hartuko dituztela hartza eta artzaintza uztargarriak izan daitezen.

Trantsizio Ekologikorako Ministerioan elkartu dira bost ordezkaritzak, eta ondoren adierazi dutenez, hartzaren gaineko kudeaketaren komunikazioa hobetzeko adierazpen bat onartzeko urratsak egin dituzte. Zehazki, komunikazioaren alorrean hobetu nahi dute koordinazioa. Frantziak geolokalizatuta dauzka askatu dituen hartzak, baina Nafarroako Gobernuak salatu izan du ez dutela eurekin informazioa garaiz partekatzen. Gaurko bileran, esperientziak ere partekatuko dituztela adostu dute.

Horrez gain, adostu dute areagotu egingo dituztela hartzak artaldeengandik uxatzeko neurriak, Espainia iparraldean egiten duten bezala. Nafarroak, Espainiak, Aragoik eta Kataluniak aurretik egiten dituzten bileratan parte hartzera gonbidatu dute Frantzia, Pirinioan hartza berriro egoteko programen jarraipena egiteko. Hartzaz gain, basahuntz piriniotarra, gaizkata eta gorostia berriro sartzeko proiektuez ere jardun dute.

Badaezpadako neurriak, Nafarroan eta Zuberoan

Joan den urrian bi hartz eme ekarri zituen Frantziako Gobernuak Pirinietako mendebaldera, bertako hartz arrekin ugal zitezen. Nafarroako, Aragoiko eta Espainiako gobernuek behin erabakia hartutakoan jakin zuten asmoen berri. Parisek argudiatu du hartzek geolokalizatzailea dutela eta beraz, uneoro kontrolpean dituztela. Baina haiei buruzko informazioa eskatu dioten aldietan uzkur agertu da.

Nafarroako Gobernua kexu da informazio "berandu" heltzen zaielako eta hartzak Pirinioetara eraman baino lehen eurekin hitz egin ez zutelako, jakinik haientzat ez dagoela mugarik. Abeltzainek ere ez dute ondo hartu Frantziaren erabakia. Hartza ingurutik kentzea nahi dute haiek. Maiatzaren hasieran, neguko hibernaziotik esnatu berritan, hainbat artalderi egin eraso zien Claverinak.

Den den, badaezpadako neuriak hartu dituzte bai Nafarroan eta baita Zuberoan ere. Nafarroan, esaterako, 18 abeltzainek geolokalizatzaileak ipini dizkiete euren abereei, bat-bateko mugimendu arrarorik ikusiz gero, jakiteko zerbait gertatzen zaiela. Beste bostek mastin arrazako txakurrak ipini dituzte, artaldeak babesteko. Eta itxitura bi sortu dituzte gauez ardiak edukitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.