Matxismoa

EH Bilduk salatu egin ditu Azkoitiko Pelotai Egunari lotutako mezu matxistak

Salatu duenez, EH Bildurekin lotu nahi izan dituzte mezu horiek, baina koalizioak berdintasunarekiko "konpromiso sendoa" duela nabarmendu du.

Whatsapp taldean idatzitako mezuetako bat. UROLA KOSTAKO HITZA
2019ko maiatzaren 22a
17:44
Entzun

Azkoitiko Pelotai Euneko mutilen txapelketaren Whatsapp taldean irain matxistak idatzi dituzte azken asteetan. Hori dela eta, antolatzaileek erabaki dute mutilen pilota txapelketa bertan behera uztea. EH Bilduk ohar bat kaleratu du gertatutakoaren harira. Izan ere, "azken orduetan", mezu horiek koalizioarekin lotu nahi izan dituztela jakinarazi du.

EH Bilduk ukatu egin du mezu matxisten egileek koalizioarekin zerikusirik dutenik. Gaineratu du irainak ezkerreko indar independentistarekin lotu nahi izateak "intentzionalitate politikoa" duela, eta "onartezin" jo dute. "EH Bilduk konpromiso sendua du berdintasunarekiko herri honetan", gaineratu du.

Horrez gain, koalizioak gaitzetsi egin ditu Pelotai Eguneko Whatsapp taldean zabaldu diren mezu matxistak, eta "babes osoa" agertu die txapelketa horretan parte hartzen ari diren emakumeei. "Ez da erraza horrelako esparru maskulino batera salto egitea eta txalogarria da eman duten pausoa", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.