Emakumeen Bira

Jolien D'Hoorerentzat etapa eta lidergoa

Esprintean irabazi du etapa, aise. Amanda Spratt iazko garaileak sei segundo pilatu ditu gainsarietan, eta faborito dela erakutsi du; ihes egiten ere ahalegindu da. Eguneko ihesaldia, dena den, Anna Plitchak egin du. 30 kilometro baino gehiago ibili da bakarrik aurrean.

ainara arratibel gascon
2019ko maiatzaren 22a
07:13
Entzun

Espero bezala esprintean erabaki da Emakumeen Birako lehen etapa. Bertan, Jolien D'Hoore nagusitu da (Boels Dolmans), Garaileak erraz irabazi du Iurretako helmugan. Gainontzean, Mitchelton Scott izan da protagonista. Izan ere, hasieratik erakutsi du lasterketako talderik indartsuena dela.

Proba azken egunean erabaki daitekeela kontuan hartuta, eta erlojupekorik gabe aldeak ez direla hain handiak izango, gainsariek balio handia izan dezekete. Horren jakitun, Amanda Spratt, iazko garaileak, lehen esprint berezia baliatu nahi izan du segundo batzuk urratzeko. Lehen lekuan pasatu da bertatik, eta hiru segundo lortu ditu. Ane Santesteban (WNT) hirugarren izan da eta segundo bat lortu du.

Lehen eraso ahalegina Trekeko Anna Plichtak egin du, eta kilometro gutxian 40 segundoko aldea lortu du. Aldea 2 minutura ailegatu da. Baina Artebakarratik igaro eta gero amaitu da haren ahalegina, tropelak harrapatu egin baitu. Boels Dolmansek eta Bihler estutzen aritu diara horretarako. Bigarren igoera Astoreka izan da, eta hor hasi dira handitzen erritmoa, 20 kilometroren faltan. Horren erruz hainbat txirrindulari geratu dira atzean. 

Bigarren esprint berezian, berriro ere buruan izan dira faboritoak. Sprattek beste hiru segundoko gainsaria lortu du, bi Annemiek van Vleutenek eta beste bat Santestebanek. Hortik amaierara arte, bizi segitu du lasterketak, eta orduan egin dute eraso ahalegina Sprrattek eta Elissa Longok (Trek). Baina bide laburra egin dute. Hori bai, ahalegin indartsua izan da. Ondoren ahalegindu da Helena Eric (Alle Cipollini), baina haren saiakera ere hutsala izan da. 

Hortik aurrera, lasterketa esprintera bideratu da, eta hor D'Hoore izan da indartsuena. 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.