Gorpu bat aurkitu dute Ziburun, deskonposatze fase aurreratuan

Trenbidearen ondoan aurkitu dute, Gabriel Delaunay etorbidearen parean. Gorpuaren hezurdura bakarrik geratzen zela azaldu du Frantziako Poliziak.

Ziburu, artxiboko argazkian. GAIZKA IROZ
2019ko maiatzaren 25a
17:21
Entzun

Atzo eguerdian atzeman zuten gorpua trenbidean lanean ari ziren langile batzuek, oso deskonposatuta, Gabriel Delaunay etorbidearen parean, Ziburun (Lapurdi). Sud-Ouest egunkariak berri eman duenez, eskeletoa bakarrik geratzen zen ia. Donibane Lohizuneko polizia etxetik azaldu dutenez, arropetako poltsiko batean pezetak ere bazeuden, eta beraz, Frantziako Poliziak uste du duela urte asko hil eta lurperatutako norbaitena izan daitekeela gorpua.

Poliziak argitu du Bordeleko Mediku Institutura eraman dutela gorpua, DNA probak egin eta datuak desagertutako pertsonen fitxategian dituztenekin alderatzeko. Autopsia egitean, heriotzaren arrazoiak ere jakin ahal izatea espero dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.