Antimilitarismoa

Emakumeak gerraren aurka

Bakearen eta Desarmearen Aldeko Emakumeen Nazioarteko egunean, izan zen atzo, eta elkarretaratzeak antolatu zituzten hiriburuetan. Performance bat egin zuten Bilbon.

2019ko maiatzaren 25a
14:51
Entzun

"Hiltzen gaituzten gerren eta zapaltzen gaituen bakearen aurka", protesta performatiboa egin zuten atzo Bilbon, Bakearen eta Desarmearen Aldeko Emakumeen Nazioarteko egunean. 
Armiarma talde feminista antimilitaristak antolatu zuen Bilboko elkarretaratzea, eta Hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan ere antolatu zituzten elkarretaratzeak. "Gerrak atzerrian sufritzen dituzte, baina gure bankuek finantzatzen dituzte leku horietara bidaltzen diren armak; BBVAk, esaterako", salatu zuten antolatzaileek.

Donostian, gaur egin dute elkarretaratzea, Bulebarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.