EH Bildu

Otegi: "Ziklo historikoaren aldaketa abian da"

EH Bilduk hiru plaza jarri ditu jomugan: Iruñeko eta Gasteizko udalak eta Nafarroako aldaketaren gobernua bigarrenez ateratzea. Baikor agertu da zentzu horretan Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia.

jarraia166879.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko maiatzaren 26a
00:38
Entzun

Inkestei kasu eginez gero, Gasteizko alkatetza lor dezake Miren Larrion EH Bilduko alkategaiak eta Iruñeko Udalera itzul liteke Joseba Asiron ere. Horrez gain, erne egon beharko da Nafarroan zer gertatzen den, eta lauko koalizioak gobernura heltzeko adina boto lortzen ote dituen. Horrez gain Hego Euskal Herriko beste zenbiat udal eskuratzeko asmoa ere badu EH Bilduk.

Dena den, baikor agertu da Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia, eta alderdiaren gorakada iragarri du gaurko bozetan. "Oso aurreikuspen onak ditugu gaurko. Herri honetan aldaketa historiko bat gertatzen ari da. Guk defendatzen ditugun balioak gero eta jende gehiagok parekatzen ditu eta horrek eramango gaitu olatua gero eta handiagoa izatera".

Otegik ezker subiranistaren helburuen artean jarri ditu Pernando Barrena Europako Parlamentura eramatea, Gipuzkoan eta Gasteizen irabaztea, Nafarroan aldaketa bermatzea eta Bizkaian alternatiba bilakatzea. "Bi aukera daude bizikleta estatikoan jarraitzea edo aurrera egitea, eta gu aurrera egitearen aldekoak gara".

Zentzu horretan bozkatzea deitu ditu herritarrak Miren Larrion EH Bilduko Gasteizerako alkategaiak ere, eta alkate makila zerrenda bozkatuenak eskuratu behar ote duen galdetuta, berriz, argitu du "proiekturik hoberenak" eskuratu beharko lukeela alkatetza.

Nafarroako Gobernurako zerrendaburu Bakartxo Ruizek nabarmendu du lau urteko aldaketa sendotzeko aukera dela gaurkoa. Iruñeko Patxi Larrainzar eskolan bozkatu du Ruizek eta gogorarazi du herritarren esku dagoela Nafarroa aldatzen jarraitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.