Berria Txapelketa

Aldabe eta Larrañaga dira Berria Txapelketako finalerdietan sartutako lehenak

31-35 irabazi diote Azpiroz eta Zubiriri B taldeko partidan, eta azken partidak erabakiko du finalerdietako bigarren sailkatua.

Emozioa da nagusi Berria Txapelketako ligaxkan. MAIALEN ANDRES
2019ko maiatzaren 26a
18:42
Entzun

Aldabek eta Larrañagak irabazi zieten Azpiroz eta Zubiriri, 31-35, eta finalerdietarako sailkatu. Bi bikoteak seina puntu zituzten B taldeko sailkapenean azken partidaren aurretik eta irabazleak hamarrekin lehenengo postua ziurtatua zuen. Garaileek hamar punturekin lehenengo postuarekin sartu dira finalerdietara eta galtzaileek zazpi puntu dituzte eta taldeko beste bi bikoteen arteko azkenengo partiduaren zain egon beharko dute.

Goikoetxea eta Aizpuruk, Etxarri eta Agirrezabalaren aurkako partiduarekin amaituko da ligaxka. Etxarri eta Agirrezabalak irabazten badute beraiek izango dira txartela lortuko dutenak finalerdietara bederatzi punturekin. Galdu ezkero Azpiroz eta Zubirirentzat a postua, berdinketa guztietan irabazleak direlako. Goikoetxea eta Aizpuruk ez dute sailkatzeko aukerarik. 

Aldabe eta Larrañagak 2-10eko azken partzialari esker irabazi zuten partidua. 29-25 ziren atzetik , baina Aldabek amaiera ona eman zion partidu ikusgarri bati. Laurak ibili ziren bere mailarik hoberenean eta alternatiba asko izan zituen partiduak. Bi, hiru eta lau tantoren aldea izan zituzten bai batzuk eta bai besteek, baina azkenean urdinak nagusitu ziren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.