Eibar

Mendilibar: "Buruan izan dudan bakarra hemen segitzea izan da"

Zaldibarko entrenatzaileak beste urtebetez luzatu du Eibarrekin duen kontratua. Zuzendaritzak emandako babesa eskertu du, eta nabarmendu du gustuko duela datorren denboraldirako aurkeztu dioten proiektua.

ainara arratibel gascon
2019ko maiatzaren 29a
12:37
Entzun

Jose Luis Mendilibarrek bosgarren denboraldia egingo du Eibarren aulkian, eta oso pozik agertu da horregatik. "Ematen du akordioa lortzeko elkarrizketak luze joan direla, baina ez da horrela izan. Gauzak ondo joanda, nik garbi nuen hemen segitu nahi". Horren arrazoia argi azaldu du: " Gustura nago, proiektu erakargarri bat aurkeztu didate, eta lan egiteko lasaitasuna daukat. Aurreko sasoia ez genuen ondo hasi, eta konfiantza eman ziguten. Hori ez da leku guztietan gertatatzen".

Proiektuak jarraitutasuna izateari ere garrantzia eman dio: "Aurreko denboraldietan sailkapenean gorago amaitu genuen, baina nik uste dut azken honetan jokorik onena egin dugula, eta hori izan da taldearen bizkarrezurrak jarraitu egin duelako. Niretzat hori oso inportantea da, nahiz eta aldaketak beti daude"n.  Oinak lurrean ditu, eta argi du datorren denboraldiari begira zein den helburua: "Sasoiro 12-13 talde gaude jaisteko arriskuaizan dezakegunak, eta hiruk galtzen dute maila. Gauzak serio eta ondo eginez, beste urtebetez lehen mailan geratzekoa izango da gure xedea". Fitxaketez ez du argibiderik eman. "Beti gaude taldea hobetzeko lanean, eta sasoi honentan ere hala izango da. Baina urtero bezala lasai eta pazientziaz egingo dugu, jakinda etorriko diren jokalariak moldatuko direla, horretatik multzo oso ona dugulako".

Fran Garagarza kirol zuzendariak berretsi du Mendilibarrek segitzea dela "Eibarren fitxaketa onena". "Futboleko proiektuak entrenatzaileen inguruan eraikitzen dira. Gustuko ez duzun entrenatzaile batekin ezinezkoa da gauzak ondo joatea. Gure kasuan aukera onena eta bakarra Jose Luisek segitzea izan da. Egiten duen lanak eta jokalariekin duen loturak balio handia du guretzat. Zaila da halako beste entrenatzaile bat topatzea"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.