Desobedientzia

Aske utzi dituzte Bizi mugimenduko atxilotuak

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen argazkiak lapurtzea leporatzen diete. Beste atxilotu bat ere badago, baina Bizikoek ez dute hari buruzko informaziorik lortu, eta ez dakite aske den ala ez. Elkarretaratzea egin dute gaur Donibane Lohizunen.

Atxilotutako Bizi-ko kideen argazkiak, Macronen argazkien atzean. BIZI MUGIMENDUA.
2019ko maiatzaren 29a
07:11
Entzun

Atzo Donibane Lohizunen atxilotutako Biziko sei kideak aske dira dira dagoeneko. Zazpigarren atxilotu bat ere badago, ordea, eta polizia etxeren batean izango duten arren, Bizik ez du hari buruzko informaziorik eskuratu ahal izan: "Ez dakigu atera den edo ez".

Atzo atxilotu zituzten Biziko kideak. Mugimendu altermundialistak salatu zuenez, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen bost argazki lapurtu zituzten goizean Senpere, Arrangoitze, Bidarte, Donibane Lohizune eta Getariko (Lapurdi) herriko etxeetan, eta horrekin lotuta zeuden atxiloketak. Atxiloketak salatzeko, elkarretaratzera deitua zuten gaur 18:00etarako, Donibane Lohizuneko komisariaren aitzinean.

Orain dela hiru hilabete hasi ziren Macron presidentearen argazki ofizialak "errekisionatzen". Uztaritze eta Miarritzekoak izan ziren lehenak, eta Donibane Garazi eta Maulekoak ere kendu dituzte. Lapurtutako argazkiak eskutan, agerraldia egin zuten Miarritzeko herriko etxearen aitzinean, "Klima, justizia soziala, non da Macron?" galderarekin, klima aldaketaren parean gobernuaren "erantzunik eza" salatzeko. Frantzian ere egin dituzte gisa bereko ekintzak ANV-COP 21 taldekoek, besteak beste. 

Apirilaren 5ean, Biziko bost kide Baionako komisariara deitu zituzten, taldean eginiko lapurreta leporatuta. Biziko kideek ez deklaratzea erabaki zuten, eta aske utzi zituzten. Mugimendu altermundialistaren esanetan, ondoko asteetan hamar epaiketa izanen dira, argazkien lapurretetan parte hartu duten 36 aktibistaren kontrako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.