Euskaltzaletasuna eta Feminismoa ikastaroa

'Euskaltzaletasuna eta Feminismoa' ikastaroaren bideo guztiak BERRIA TBn ikusgai

Idurre Eskisabel, Lorea Agirre, Aizpea Otaegi, Jaime Altuna, Saioa Iraola, Itziar Gandarias eta Amelia Barquin izan dira hizlariak.

Berria TB
2019ko ekainaren 4a
18:40
Entzun

Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu goiburupean, bost saioko ikastaroa antolatu dute elkarlanean UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakin aldizkariak.  Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkargune eta harremanei buruz hausnartu dute. Bost saioak osorik ikusi daitezke BERRIA TBn.

Urtarrilaren 28an egin zuten lehenengo saioa, bertan Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrerek Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea hitzaldia eman zuten. Bigarren saioan Aizpea Otaegi Mitxelenak eta Jaime Altuna Ramirezek euskara eta generoaren arteko harremanaz aritu ziren. Saioa Iraola Urkiola feminismoaren genealogiaz aritu zen hirugarren saioan. Azken aurreko saioan Itziar Gandarias Goikoetxeak Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen hitzaldia gidatu zuen. Amelia Barquin Lopezen Euskara ez-sexistarako bidea hitzaldiak eman zion amaiera ikastaroari.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.