Greba feminista

Leitzako bi emakumeri isuna jarri diete greba feministako protesta bategatik

Seiehun euroko isun bana helarazi die Guardia Zibilak. Salatu dute "isilik" nahi dituztela.

Leitzan Martxoaren 8an izandako mobilizazioetako bat. @NAFARROAKOM8
2019ko ekainaren 4a
07:16
Entzun

Martxoaren 7ko gauerdian greba feministari hasiera emateko Leitzan (Nafarroa) egin zuten lapiko jotzeagatik zigortu dituzte protestan parte hartu zuten bi emakume. Erran.eus webguneak jakitera eman duenez, 600 euroko isun bana bidali die Guardia Zibilak. Mobilizazio hartan bide segurtasuna arriskuan jarri izana egotzi diete, baina protestan parte hartu zutenek adierazi dute martxak ez zuela “ibilgailu bakar batekin ere topo egin”.

Guardia Zibilak kuartela du Leitzan bertan , eta polizien presentzia ohikoa da eskualdean. Feministek salatu dute isunek helburu jakin bat dutela: “Isilik nahi gaituzte; haien kontrolpetik at gelditzen den ororen beldur dira. Beste eredu baten aldeko mugimendu guztiak zapaltzea da haien eginbehar bakarra”. Isunak ordaintzeko diru bilketa egiten ari dira egunotan herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.