Hezkuntza

Eskola txikietan "hobekuntzak" egiteko konpromisoa hartu du Uriartek

Eskola Txikien Jaia egin dute Usurbilen (Gipuzkoa) eta bertan izan da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua ere. Ikastetxe horiek herriarekin duten harreman estua goraipatu du.

jarraia167482.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 9a
08:59
Entzun

Usurbilgo Aginaga auzoan egin dute aurten Eskola Txikien Jaia. Orotara 26 eskola txiki daude Gipuzkoako beste horrenbeste herri eta auzotan. Horietako bat da Aginagakoa. Hark 35 ikasle ditu.

Festaren hasiera ekitaldian izan da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, Jaurlaritzako Administrazio eta Zerbitzuetarako sailburuorde Olatz Garamendirekin batera. Uriartek eskola txikietan "hobekuntzak" egiteko konpromisoa hartu du.

Zentzu horretan gogorarazi du datorren ikasturtean Arroa (Zestoa), Oikia (Zumaia) eta Alkizako ikastetxeetan azpiegitura izango dituztela. Horrez gain, iragarri du Hezkuntza Departamenduak Angiozarko ikastetxea (Bergara) handitzeko asmoa duela eta Itsasondoko Urkipe auzoan ikastetxe berri bat eraikitzekoa ere.

Eskola Txikiak Bizirik lelopean ospatu dute urteroko jaia Usurbilen. Goizeko hamarretan hasi dira ekitaldiak, eta egun osoan zehar izan da zertan gozatu. Besteak beste, puzgarriak, haurrentzako jolasak eta Sardiña Freskue antzerki emanaldia izan dira. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.