Iruñea

Katalina Foixkoaren etorbideari 'Espainiako Armada' izena jarriko dio berriz Maiak

Tramite administratiboak amaitu bezain laster aldatuko diote izena Iruñeko etorbideari. Maiak erabakia jakinarazi dio gaur bozeramaileen batzordeari.

Iruñeko etorbideko ikuspegia. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2019ko ekainaren 18a
19:20
Entzun

Iruñeko alkate ardura hartu eta egun gutxira, neurri sinbolikoa hartu du Enrique Maiak. Espainiako armadari eskainiko dio berriro ere hiriko etorbide nagusietako baten izena. Era horretan, indargabetu egingo du Joseba Asiron aurreko alkateak joan den apirilean egindako aldaketa. Asironek Katalina Foixkoaren izena jarri zion aurretik Espainiako Armada izena zuen etorbideari.

Iruñeko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, tramite administratiboak amaitu bezain laster aldatuko diote izena etorbideari. Maiak hartu du erabakia eta bozeramaileen batzordeari jakinarazi dio gaur goizean.

Udalak azaldu du etorbidea 1960ko hamarkadan egin zenetik Espainiako armadari "aitortza" egiteko jarri zitzaiola indar armatu horren izena, Iruñeko gotorlekuaren inguruko lurrak eman zituelako.

Oharraren arabera, udalak 'Katalina Foixkoaren erronda' izena jarriko dio Nafarroako Artxiboaren eta Nafarroako Erreinuaren Lorategien plazaren iparraldeko bideari.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.