GIZARTEA

Nerabe baten suizidioa ikertzen ari da Ertzaintza

13 urteko mutiko batek bere buruaz beste egin zuen astelehenean Getxon. Ikertzen ari dira eskolako jazarpenak zerikusia izan ote duen.

Galea lurmuturraren ingurua. LUIS TEJIDO, EFE
2019ko ekainaren 19a
07:30
Entzun

Astelehen goizean aurkitu zuten nerabearen gorpua Galea lurmuturrean, Getxon (Bizkaia). Haren bila ari ziren larrialdi zerbitzuak, familiak bezperan salatu baitzuen ez zeukala mutikoaren berririk. Uste dute haitzetan behera bota zuela bere burua.

Horrelakoetan ohikoa da Ertzaintzak ikerketa zabaltzea, baieztatzeko gaztetxoak bere buruaz beste egin zuela, ez zuela inork hil. Hala ere, kasu honetan aztertzen ari dira suizidioa zeren ondorio den.

Gaztetxoa eskolaz aldatuta zegoen. Berri agentziek polizia iturriak aipatuta zabaldu zutenez, oraingo eskolan egoki zebilen mutikoa, "ondo integratuta", baina aurreko ikastetxean izanak zituen arazoak. El Correo egunkariak zabaldu duenez, jazarpena jasan zuen, eta horregatik aldatu zuten ikastetxez.

Ertzaintzak azaldu du hipotesi guztiak dituela zabalik, eta eskolako eremua ez ezik, aztergai dituela beste gorabehera pertsonal eta familiako batzuk ere.

Erandioko Jado nerabearen aurreko ikastetxeak ohar bat kaleratu du dolumina adierazteko eta familia eta agintariak laguntzeko prestutasuna agertu du, "gertakari triste hau argitzeko, ezarritako protokolo guztiak aktibatuz". Ikastetxeak errespetua eta intimitatea gordetzera deitu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.