Ezbeharra

Gizonezko bat hil da Antzuolan izandako errepide istripuan

GI-2632 errepidean izan da istripua, Bergararako norantzan.

2019ko ekainaren 26a
19:34
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizonezko bat hil da eta emakume bat zauritu da Antzuolan (Gipuzkoa) izandako errepide istripuan. Arratsaldeko 17:15 inguruan gertatu da ezbeharra, GI-2632 errepidean.

Larrialdi zerbitzuak tokira heldu direnerako hilda zegoen gizonezkoa. Emakumea, berriz, Arrasateko erietxera eraman dute zaurituta. Errepidea itxi egin behar izan dute bi norantzetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.