35 urteko gernikar bat hil da Bizkaiko Balkoia rallyan

Muxikako Berroja auzoan gertatu da ezbeharra. Rallyan parte hartzen ari zen auto bat bidetik irten da, eta zuhaitz baten kontra egin du talka. Kopilotua bertan zendu da. Pilotua larri eraman dute ospitalera.

Babes Zibileko langileak, errepidea mozten, Muxikan. LUIS TEJIDO, EFE
2019ko ekainaren 29a
16:40
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, gizonezko bat hil da Muxikan (Bizkaia), Bizkaiko Balkoia rallyan parte hartzen ari zela. Hildakoa 35 urteko Gernika-Lumoko bizilagun bat zen.

Ezbeharrean, lasterketako auto bat bidetik irten da eta zuhaitz bat jo du. Kopilotua istripuan zendu da. Gidaria, berriz, larri zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia).

Ezbeharra 10:45ean gertatu da, Muxikako Berroja auzoan. Istripuaren ondorioz, bertan behera utzi dute lasterketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.