Elikadura

Ogiaren araudia zorroztu du Espainiak

Ogia integral gisara saldu ahal izateko irin osoarekin egina beharko du izan, eta ogia egin eta 24 ordura saldu beharko dute. Azken neurri hori betetzeko beharrik ez du izango okinak, beti ere, ogi zaharra eta berria desberdintzen baditu.

jarraia168320.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko uztailaren 1a
15:48
Entzun

Gaur sartu da indarrean ogiaren araudi berria. Espainiako Nekazaritza Ministerioak zorroztu egin ditu 1984tik indarrean ziren baldintzak, esaterako, aurrerantzean gatz gutxiago izango du: 100 gramo irineko 1,31 gramo gatz. Horrez gain, gehiago izango dira %4ko BEZa duten ogi arruntak, izan ere gariarekin egindakoez gain beste irin motekin egindakoak ere aurkitu ahal izango dira definizio horren baitan.

Azken hogei urteetan erdira murriztu da ogiaren kontsumoa, besteak beste, erosten denaren gaineko segurtasunik ezagatik. Araudi honen helburuetako bat litzateke, hain zuzen ere, kontsumitzailari erosten duenari buruzko informazio zehatzagoa eskaintzea. Adibidez, aurrerantzean ogi bat integral gisara saldu ahal izateko %100ean irin osoarekin egina beharko du izan, eta hala ez bada erabilitako irin integralaren kopurua zehaztu beharko du.

Gauza bera gertatuko da laboreekin edo ore amarekin egindako ogiekin ere. Azken horren kasuan mugatu egingo dute legami industrialaren erabilera eta etiketan "ore amarekin egindako ogia" jarri ahal izateko baldintzak zorroztuko dituzte. Labore anitzekin egindako ogien kasuan, gutxienez hiru irin mota erabili beharko dituzte okinek eta bakoitzaren gutxieneko kopurua %10ekoa izango da.

Saltzeko denborak ere mugatzen ditu araudiak, izan ere, hura egin eta 24 orduko epean saldu beharko dute. Neurri hori, ordea, malgua izango da. Epe hori igarotakoan ere saldu ahal izango da ogia, beti ere, saltzaileak "eguneko" ogietatik banatuta saltzen badu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.