Udako ikastaroak

'Maitasuna politikoa da' ikastaroa eman du zuzenean BERRIAk

'Jakin' aldizkariak, UEUk eta Usurbilgo Udalak (Gipuzkoan) elkarlanean antolatu dute. "Maitasunaren ideologia" aztertu dute.

2019ko uztailaren 12a
15:26
Entzun

Maitasunari buruz hausnartu duten antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu dira UEUren udako ikastaroetako Jakin Jardunaldietan. Gaur, Mari Luz Estebanen, Bea Egiazabalen eta Abaraska Etxebizitza Kooperatibaren hitzaldiak izan dira.

"Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen", aztertuko dute. Maitasuna beste modu batez ulertzeak biziera eta bizileku bizigarriagoak eta berdinzaleagoak eraikitzea ekar lezakeen eztabaidatuko dute.

Hauxe izan da gaurko egitaraua:

09:00-09:45  Mari Luz Esteban Galarza: Maitasuna erdigunetik kanpo.

09:45-10:30  Abaraska Etxebizitza Kooperatiboa: Etxebizitza eredua auzitan jartzen (Donostia).

10:30-12:00  Tailerra eta kafea: Etxebizitza parekidea eta kooperatiboa nola eta nondik?

12:00-13:00  Partekatzeko saioa.

13:00-13:30  Bea Egizabal Ollokiegi: Klownklusioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.