Baionako ospitale batean agertu da desagertuta zegoen Donostiako emakumea

52 urteko emakume baten bila aritu da Ertzaintza, Donostian. Igandetik falta zen andrea, eta atzo jarri zuten salaketa senideek.

2019ko uztailaren 16a
22:18
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Baionako ospitale batean agertu da desagertuta zegoen Donostiako 52 urteko emakumea. Joan den igandetik zegoen desagertuta, eta gaur aurkitu dute.

Senideek polizia etxera jo zuten atzo, emakumearen desagerpena salatzeko. Haren ibilgailua falta zela ere salatu zuten. Ertzaintza emakumearen bila aritu da gaur.

Emakumearen senideek jakinarazi diote Ertzaintzari Baionako ospitale batean agertu dela. Segurtasun sailak ez du informazio gehiago eman emakumearen egoerari buruz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.