Pilota

ETBko pilota-esatari lana uztekotan da Joxean Tolosa

San Mateo torneoko finalean arituko da azken aldiz, El Diario Vasco egunkariak dakarrenez. Telebista publikoko zuzendaritzak azaldu du baieztatzeko dagoela erabakia.

jarraia168990.jpg
2019ko uztailaren 17a
07:27
Entzun

24 urteren ondoren, agur esatekotan da Joxean Tolosa; edo eongogatxink. ETBko pilota-esatari lana uztera doala, alegia. 1996an hasi zuen bide hori pilotari ohiak, eta, El Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez, irailaren 29an azken emanaldia egitea du buruan amezketarrak, San Mateo torneoko finalean, Logroñoko (Espainia) Adarraga pilotalekuan. Hala kontatu die ingurukoei Tolosak berak. El Diario Vasco-ren arabera, erretirorako aukera zuela aipatu zioten ETBko arduradunek duela hilabete batzuk, eta hala esan diote gerora ere. Erabakia zuzendaritzak egitekoa duen bilera batean berretsi behar dute, uztailaren amaieran.

1996an hasi zen Tolosa esatari lanetan, Xabier Euzkitzerekin batera. Ordura arte, noizean-noizean joaten ziren pilotariak, aditu gisa aritzera. Tolosak, ordea, ia mende laurdenez jarraitu du langintza horretan. Pilotari gisa ere ibilbide oparoa egindakoa da; besteak beste, buruz buruko txapeldun izan zen 1989an, eta binakako hiru txapelketa ere irabazi ditu —1982koa, 1987koa eta 1989koa—. 1995eko uztailean jokatu zuen azken partida ofiziala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.