Futbola

Adostu dute derbietako sarrerak 25 euro kostatzea etxetik kanpoko zaleentzat

Fernandez, Gorostiza, Aperribai, Elizegi eta Sabalza, atzo. BERRIA
2019ko uztailaren 18a
12:55
Entzun

Zaleen aspaldiko eskaria aintzat hartu, eta Espainiako lehen Mailan jokatzen duten bost euskal taldeek adostu dute derbietako sarrerek 25 euro balioko dutela etxetik kanpo jokatzen duten taldeetako zaleentzat. Prezio horretan salduko den sarrera kopurua, berriz, zelai bakoitzeko eserlekuen araberakoa izango da. Athleticeko, Realeko, Osasunako, Alaveseko eta Eibarko presidenteek eman zuten erabakiaren berri atzo, Anoetako estadioan, Donostian.

Bost presidenteek azaldu zutenez, "kluben arteko giro ona bultzatzeko eta zaleen desplazamendua errazteko asmoz" hartu dute neurria, eta "etorkizunean jarraipena emateko konpromisoa" erakutsi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.