Auto istripua

Pertsona bat hil da Gabirian, auto istripu batean

Aurkako noranzkoan zihoan auto batek beste bat jo du. Aurkako norazkoan zihoan autorearen gidaria hil egin da, eta bestea larri zauritu da.

2019ko abuztuaren 8a
21:28
Entzun

Eguerdian izan da ezbeharra, A-636 errrepidean, Gabirian (Gipuzkoa). Beasaingo norabidean aurkako noranzkoan zihoan auto batek beste bat jo du, eta gidaria hil egin da.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, aurkako noranzkoan zihoan gidaria autoaren barruan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Autotik ateratzean, larrialdi zerbitzuak suspertzera gerturtu dira, baina ezin izan dute ezer egin.

Beste gidariak zauri larriak ditu aurrez aurreko talkaren ondorioz, eta Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dute, larri. Itxi egin dute Beasaingo norantzako erreia, eta auto ilarak izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.