ETB

Klaudio Landa, ETB2tik ETB1era

Bizkaiko aurkezleak Egunak egin du umore saioa gidatuko du gauero, astelehenetik ostegunera, irailetik aurrera.

Klaudio Landa aurkezlea. EITB
urtzi urkizu
2019ko abuztuaren 21a
16:05
Entzun

ETBk jakinarazi du ETB2 kateko arratsaldeetan hainbat aldaketa egingo dituela irailaren 2tik aurrera. Klaudio Landak ez du jarraituko gaztelaniazko katean, eta hurrengo denboraldian euskarazko saio berri bat aurkeztuko du: Egunak egin du. Gauero, hainbat solaskide eta kolaboratzaile izango ditu alboan, eguneko albisteak umorez komentatzeko. Lehendik ere aritua da euskarazko katean.

ETB2 kateak umore saio berri bat estreinatuko du: Y punto. Astelehenetik ostiralera emango dute, 19:30etik 20:00etara. Javier Anton aktoreak aurkeztuko du.

Qué me estás contando saioa, berriz, 17:15etik 19:30era emango dute denboraldi berrian. Ion Aramendik eta Arantza Ruizek aurkeztuko dute.

Iñaki Urrutiak, berriz, Yo sé más que tú lehiaketa berria aurkeztuko du arratsaldero, 16:30etik 17:15era.

ETB1eko arratsaldeko programazioaren berritasunik ez dute eman. Ahoz aho saioak aurrera jarraituko du. Irailaren 2tik 7ra FesTVal jaialdia egingo dute Gasteizen, eta bertan emango du ETBk berritasun guztien xehetasunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.