Noiz sortua: 2019-08-29 14:57:21

Naziotasuna

Hego Euskal Herriko adingabeek Poliziaren baimena beharko dute Iparraldera joateko

Gurasoek egin beharko dute eskaera, Ertzaintzaren, Foruzaingoaren, Espainiako Poliziaren edo Guardia Zibilaren egoitzaren batean. Gazteek agiri bat eraman beharko dute aldean, Espainiako NArekin edo pasaportearekin batera.

Bi gazte Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatzen, Irunen (Gipuzkoa)
Bi gazte Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatzen, Irunen (Gipuzkoa) / Gari Garaialde (Bostok Photo)

Jokin Sagarzazu -

2019ko abuztuak 29

Adingabeak ezingo dira gurasoen eta Poliziaren baimenik gabe mugitu Euskal Herrian. Ez, behintzat, Hegoaldekoak; ezingo dira Iparraldera joan hori baimentzen dien agiri ofizialik gabe, bakarrik edo taldean, gurasoekin ez bada. Igandean sartuko da indarrean horretara behartuko dituen zuzentaraua, Espainiako Estatu Segurtasun Idazkaritzaren 10/2019a.

Horren arabera, 18 urte baino gutxiago duten Espainiako Estatuko herritarrek, Espainiako mugetatik kanpo ateratzeko, gurasoek sinatutako eta Ertzaintzak, Foruzaingoak, Espainiako Poliziak ala Guardia Zibilak zigilatutako baimen bat eraman beharko dute, Espainiako nortasun agiriarekin edo pasaportearekin batera —orain arte, horietako bat eraman behar zuten, eta, pasaportea eramanez gero, ez zuten agiri berezi horren beharrik; orain, denek eraman beharko dute—.

Orri horretan informazio hau azalduko da: gazteen eta gurasoen edota laguntzaileen datuak, eta bidaiaren datak. Agiria egiteko, gutxienez gurasoetako edo legezko tutoreetako batek Hegoaldeko lau Polizietako batera joan beharko du; han, identitatea egiaztatu ahal izateko, indarrean dagoen nortasun agiri bat aurkeztu beharko du (NA edo pasaportea), eta adingabearen filiazioa eta guraso ahala egiaztatzen duen dokumentu bat (NA, pasaportea, familia liburua). Adingabe atzerritarren kasuan, haien legezko ordezkariek kontsulatuetan osatu beharko dute dokumentazioa.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bidaiariei tenperatura kontrolatzen, izurriak gogor kolpaturiko Italiako iparraldean, Milango geltoki nagusian. ©MOURAD BALTI TOUATI / EFE

Koronabirusak gutxienez 380.000 pertsona hil ditu munduan

Berria

Johns Hopkins Unibertsitateak jasotako datuen arabera, 380.250 dira dagoeneko izurriak hildakoak, eta ia 6,4 milioi kasu baieztatu dituzte planeta osoan.

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Izurriak eragindako heriotzen kurba, ikusgai

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna