VALLADOLID 1-1 OSASUNA

Galdu gabe jarraitzen du Osasunak

Talde gorritxoak bana berdindu du Valladoliden, eta lehen lau jardunaldiak jokatuta, sei puntu ditu.

2019ko irailaren 15a
11:48
Entzun

Osasuna ondo ari da egokitzen Espainiako Lehen Mailara. Lau partida jokatu ditu jada, eta ez du bat bera ere galdu. Bat irabazi du, eta hiru berdindu. Hala, sei puntu eskuratu ditu. Gaur eskuratu du azkena, Valladoliden (Espainia), etxeko taldearekin bana berdinduta. Oso partida berdindua izan da, eta beraz, emaitza justua izan da.

Valladolidek zein Osasunak aukerak izan dituzte lehen zatian golen bat sartzeko, baina ez dira fin ibili ate aurrean. Sergio Fernandezek Pablo Hervias zelairatu du, eta Realeko eta Eibarreko jokalari ohiak bi minutu eskas behar izan ditu gola sartzeko. 64. minutua zen. Neurketa aldapan gora jarri zaio Osasunari. Jagoba Arrasatek Adrian Lopez eta Rober Ibañez zelairatu ditu, golaren bila joateko. Eta apustua ondo atera zaio, Rober Ibañezek banakoa sartu baitu irten eta zazpi minutura. Ez da gol gehiago izan. 

Iruñeko taldeak datorren ostiralean jokatuko du bosgarren jardunaldiko partida. Betis hartuko du Sadarren, 21:00etan hasita. Gorritxoek bolada onari segida eman nahi diote. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.