Botikak

Ranitidina duten hamasei botika erretiratu dituzte, kartzinogenoak izan daitezkeelakoan

Espainiako Osasun Ministerioak esan du badaezpadako neurria dela, eta botikak hartu dituztenak ez daudela arriskuan. Tratamendua eten aurretik medikuarengara joatea gomendatu dute.

2019ko urriaren 2a
14:53
Entzun

Osagai kartzinogenoak izan ditzaketen ustean, merkatutik erretiratu dituzte ranitidina duten 16 medikamentu. Kartzinogeno hori neurri txikian hartuta kalteak izatea zaila dela esan du Espainiako Medikamentuen Agentziak, baina merkatutik erretiratzea erabaki dute. Hala egin dute Europako Batasunean eta nazioarteko beste hainbat tokitan ere. Osagai kartzinogenoek minbizia eragin dezakete.

Ahotik hartzen diren produktuak dira erretiratu dituztenak. Ultzerak dituztenek hartzen dituzte, urdailean gasak sortzea eragozteko. Medikamentuen Agentziaren arabera, sendagai horiek hartzen dituztenek badituzte beste aukera batzuk ere: omeprazola, pantoprazola eta lansoprazola, esate baterako. Nolanahi ere, botikak hartzen dituztenei kontuz ibiltzeko abisua eman diete, horiek hartzeari kolpera uzteak kalte handiagoak eragin ditzakeelako haiekin jarraitzeak baino. Beraz, medikuari kontsulta egiteko aholkua eman dute.

Oraingoz, botika hori hartzeagatik inork kalterik izan duen berririk ez dutela nabarmendu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.