Sagardoa latan merkaturatuko du Zeraingo sagardotegi batek

Gaur aurkeztu dute Oiharte sagardotegiaren egitasmoa, Ezkioko Igartubeiti baserrian egiten ari diren Sagardo Astearen barruan.

Gaur goizean aurkeztu dute Zeraingo Oiharte sagardotegiaren egitasmoa, Ezkioko Igartubeiti baserrian.
Gaur goizean aurkeztu dute Zeraingo Oiharte sagardotegiaren egitasmoa, Ezkioko Igartubeiti baserrian. @OrainGipuzkoa Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2019ko urriak 18

Sagardoa txotxetik edo botilatik edatea da ohikoena Euskal Herrian, baina formatu berri bat ere izango da aurrerantzean: latako sagardoa. Ezkion (Gipuzkoa) aurkeztu dute gaur Zeraingo Oiharte sagardotegiaren egitasmoa, Sagardo Astearen barruan. 44 zentilitroko ontzietan salduko dute edaria, sustatzaileen esanetan, "kalitatezko sagardoa modu erraz batean" eskaintzeko helburuz. Bertako sagarrarekin egindako produktua dela nabarmendu dute, eta Euskal Sagardoa jatorrizko izendapenaren "kalitate berme zorrotzak" beteko dituela.

Oiharte sagardotegiko kideak ez ezik, Euskal Sagardoa izendapeneko, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere izan dira ekitaldian.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna