Eibar 0 Bartzelona 3

Inolako aukerarik ez dio eman Bartzelonak Eibarri

Lehen zatian egin du zerbait Eibarrek, galtzen joan bada ere atsedenaldira, baina bigarren gola jaso ondoren 58. minutuan, ezer egin ezinda aritu da. Griezmann, Messi eta Luis Suarezek sartu dituzte kataluniarren golak. 

Aitor Manterola Garate.
2019ko urriaren 19a
15:12
Entzun

Eibarri ez dio ezer egiten utzi Bartzelonak, eta 0-3 irabazi du Ipuruan, ligako bederatzigarren jardunaldian. Griezmannek egin du aurreneko gola 13. minutuan, eta beste biak bigarren zatian sartu dituzte kataluniarrek: Messik 58. minutuan, eta Luis Suarezek 66.ean. 

Gehiago sartzeko aukerak ere sortu ditu Ernesto Valverden taldeak, eta baita sartu ere, VAR-ak balio gabe utzi badu ere horietako bat. Ederki asmatu dute kanpotarrek etxekoen presioa gainditzen. Kalitate tekniko paregabeari, erabaki taktiko onak gehitu dizkiote Bartzelonakoek, eta nahi bezala gainditu dute Jose Luis Mendilibarrek ezarri ohi duen atzeko lerro aurreratua. 

Eibarrek ez du ia ezer egin erasoan, lehen zatian erdiraketa batzuen ondorioz oldarraldi batzuk sortu baditu ere. Ter Stegen Bartzelonako atezainak ez du gelditu bakar bat egin behar izan, atera ez diotelako jaurti armaginek. Ez da hori ia sekula gertatzen Eibarrek Ipuruan jokatzen duenean. 

Beste partidak jokatu bitartean, etxekoak hamalaugarren dira sailkapenean, eta bi puntura dute jaitsiera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.