Euskara

Alkiza da Uemako 87. udalerria

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gaur goizean egin du urteko batzar nagusia Usurbilen (Gipuzkoa), eta Gipuzkoako herria onartu du kide gisa.

Usurbilen bildutakoak, Sutegi aretoaren kanpoaldean, gaur.
Usurbilen bildutakoak, Sutegi aretoaren kanpoaldean, gaur. Uema

Berria -

2019ko abenduak 14

Urte amaierako batzar nagusia egin dute gaur Uemako 86 udalerriek Usurbilen, eta Alkizak egindako eskaera onartu dute. Horrela, Uemako 87. udalerria bihurtu da Tolosaldeko herria. 250.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute orain 87 udalerrien artean.

Horrez gain, 2019an egindakoaren balantzea eta 2020rako egitasmo garrantzitsuenak ere onartu dituzte batzarkideek. Azken urtean arnasguneen garrantzia jendarteratzeko eman diren urratsak, EAEko Udal Legea garatzeko dekretuak udalei hizkuntza politika ausartagoa egiteko eman dien babesa, eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioak hartu duen pisua nabarmendu dituzte.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna