indarkeria matxista

Hiru gizon kartzelatu dituzte, Iruñerrian andre bati sexu eraso bat egitea egotzita

Askatasun sexualaren aurkako delitua egitea leporatu diete. Beste bi gizon baldintzapean aske utzi ditu epaileak; ikertzen ari dira.

Sexu erasoen aurkako manifestazio bat, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2020ko urtarrilaren 4a
23:17
Entzun

Bost gizonek larunbat arratsalde honetan deklaratu dute Iruñeko 1. zenbakiko Instruzkio Epaitegian. Askatasun sexualaren kontra delitua leporatu diete, eta epaileak kartzelatu egin ditu hiru gizon. Beste biak baldintzapeko askatasunean uzteko agindu du: polizien aurrean agertu beharko dute, pasaporteak entregatu beharko dituzte, eta ezingo dute berriz Orkoienera (Nafarroa) joan.

Sexu erasoak azaroan gertatu ziren. Emakumea harremanetarako sare sozial baten bidez jarri zen harremanetan gizonekin; Orkoienen eta Iruñean gelditu ziren, eta han gertatu ziren eraso horiek. Hasieran, Orkoiengo Udaleko langileei eman zien andreak gertaturikoaren berri. Geroago aurkeztu zuen salaketa, komisarian.

Poliziek ikerketa urtarrilaren 1ean hasi zuen, epailearen agindupean. Foruzaingoaren beraren hitzetan, ikerketa lana «zaila eta zabala» izan da. Berez zazpi gizonezko atxilotu dituzte, zehaztu ez duten Nafarroako Erriberako herri batean. Iruñeko komisaria batera eraman zituzten. Zazpi atxilotuetatik bi utzi zituzten aske, eta bostak eraman dituzte epailearen aurrera.

Ikerketak zabalik jarraitzen duela zehaztu du Foruzaingoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.