Sutea

Gizon bat hil da Gorlizen, haren etxeak su hartuta

Bi udaltzain ere artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik.

Koltxoi bat erreta, su hartu duen etxearen atarian. LUIS TEJIDO, EFE
2020ko urtarrilaren 7a
13:19
Entzun

50 urteko gizonezko bat hil da Gorlizen (Bizkaia), haren etxeak su hartuta. Segurtasun Sailak esan duenez, sua 10:30ak aldera piztu da, Iberre zeharbideko etxebizitza batean. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak hara joan direnerako, gizona hilda zegoen. Oraindik ikerketa zabalik badago ere, badirudi hildakoa zegoen gelako koltxoian piztu dela sua.

Bi udaltzain ere artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako. Suteak ke ugari sortu du, eta suhiltzaileek bizilagunei gomendatu diete eskuoihalak jartzeko ateetan, kea etxeetan ez sartzeko. Hala ere, bizilagunak ez dituzte etxetik atera behar izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.