GIZARTEA

Etxegabe bat hil da Durangon

Kutxazain automatiko batean egiten zuen lo zendutako gizonezkoak. Han atzeman zuten, atzo eguerdian. Urtea hasi zenetik bi dira jada hildako etxegabeak.

Etxegabekoen eskubideen aldeko protesta bat, Bilbon, joan den apirilean.
Etxegabekoen eskubideen aldeko protesta bat, Bilbon, joan den apirilean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Berria -

2020ko urtarrilak 13

Durangoko (Bizkaia) Fray Juan de Zumarraga kaleko kutxazain automatiko batean topatu zuten atzo hildako etxegabea, 12:30 aldean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, han egiten zuen lo gizonezkoak. 49 urte zituen.

Urtea hasi zenetik bi dira zendutako etxegabeak. Joan den urtarrilaren 3an beste etxegabe bat atzeman zuten hilda, Donostian. Kutxazain automatiko batean lo egiten zuen hark ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna