Futbola

Reala-Levante Espainiako Superkopako finalerdietan

Lehia otsailaren 5ean jokatuko da Salamancan. Atletico Madril-Bartzelona da beste finalerdia.

ainara arratibel gascon
2020ko urtarrilaren 16a
16:30
Entzun

Realak badu aurkaria Espainiako Superkopako finalerdian: Levante. Txapelketa estreinakoz jokatuko da, eta bertan aurreko ligako lehen hiru sailkatuak, Atletico Madril, Bartzelona eta Levante; eta Reala ariko dira, Espainiako Kopako txapeldun gisa. Superkopa Salamancan jokatuko da, otsailaren 5etik 9ra. Hain zuzen ere, Realaren eta Levanteren arteko partidarekin abiatuko da txapelketa. Otsailaren 5ean izango da. Egun bat beranduagoa, otsailaren 6ean, neurtuko dituzte indarrak beste finalerdian ligako bi talderik ahaltsuenek: Bartzelonak eta Atletico Madrilek. Finala otsailaren 9an jokatuko da.

Realak asteburu honetan jokatuko du, hain zuzen ere, ligan Levanteren zelaian. Larunbatean izango da, 18:30ean. Etxekoak hirugarren dira sailkapenean, 30 punturekin. Reala, berriz, bosgarren 25ekin. Baina txuri-urdinek partida bat gutxiago dute jokatuta. Lehen itzuliko lehian 0-0 egin zuten Zubietan.

Realak Kopa irabazteagatik du aukera Superkopa jokatzeko. Iazko maiatzaren 11n lortu zuen titulua Gonzalo Arkonadaren taldeak, Granadan. Ezustea eman zuen Realak, Atletico Madril mendean hartuta: 2-1. Kiana Palaciosek eta Nahikarik sartu zituzten txuri-urdinen golak.

 

 

otsailaren 5etik 9ra bitarte jokatuko da Salamancan, eta talde txu

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.