Eguraldia

Zarauzko portu txikiko horma hautsi du itsasoak

Olatu handiak espero dira datozen egunetarako ere, eta baliteke kalteak areagotzea.

2020ko otsailaren 12a
11:22
Entzun

Denboralearen eraginez, olatuek gogor jo dute euskal kostaldea. Abisu laranja ezarria zegoen gaur arte, eta, besteak beste, N-634 errepidea, Zumaia eta ZarautzĀ (Gipuzkoa) lotzen dituena, moztuta egon da. Zarauzko portu txikiak ere kalteak jasan ditu, Zarauzko Hitzak jakinarazi duenez.

Itsasoak portuko horma zulatu du gaur, goizeko 6:30 aldera, mareagorarekin batera. Inguruan den baranda bat ere hautsi dute olatuek. Datozen egunetarako ere 4 eta 5 metroko olatuak espero dira, eta baliteke itsasoaren indarrak horma gehiago puskatzea. 19:00 aldera egongo da berriz ere marea goian.

Atzo, denboraleak kalteak eragin zituen Getxoko Ereaga hondartzako (Bizkaia) pasealekuko hemezortzi metrotan, horma bota baitzuten olatuek. Ura pasealekuraino iritsi zen 05:00 aldera, itsasgorarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.