Euskara

Sei hiztegi tekniko argitaratu ditu Jaurlaritzak

Besteak beste, arkeologia, hirigintza eta erlezaintza alorrekoak dira lanak, eta Euskalterm terminologia bankua elikatuko dute

2020ko martxoaren 6a
16:35
Entzun

Hitz tekniko bat euskaraz nola esaten den jakin nahi duenak, aurrerantzean beste sei hiztegi edukiko ditu eskura, zalantza uxatzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sei hiztegi terminologiko argitaratu ditu, Arkeologia, Zirkulazioa, Hirigintza Zuzenbidea, Banka eta Aurrezkia, Lorezaintza eta Erlezaintza alorrekoak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta IVAPek jarritako diruarekin ordaindu dituzte hiztegiak. UZEI (Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea) terminologia eta lexikografia zentroak prestatu zuen hiztegien lehenengo bertsioa, Eusko Jaurlaritzaren oharraren arabera. Euskalterm terminologia-bankua sortu zuen UZEIK 1986. urtean. Alor bakoitzeko adituz osaturiko batzorde teknikoek aztertu ditute gero UZEIren zirriborroak. Azkenean, Terminologia Batzordeak Ā«eztabaidatu eta onartuĀ» ditu hiztegiak. Euskararen Aholku Batzordearen atal berezia da Terminologia Batzordea, eta 2002an sortu zuten, besteak beste terminologia normaltzeko.

-Arkeologia Hiztegia-k 631 sarrera ditu, eta baliokideak espainieraz, frantsesez eta ingelesez.

-Zirkulazioa Hiztegia-k 1.108 sarrera, eta baliokideak espainieraz eta, kasu askotan, frantsesez eta ingelesez.

-Hirigintza Zuzenbidea Hiztegia-k 522 sarrera, eta baliokideak espainieraz.

-Banka eta Aurrezkia Hiztegia-k 371 sarrera, eta baliokideak espainieraz, frantsesez eta ingelesez.

-Lorezaintza Hiztegia-k 350 sarrera, eta baliokideak espainieraz, frantsesez eta ingelesez.

-Erlezaintza Hiztegia-k 320 sarrera, eta baliokideak espainieraz, frantsesez eta ingelesez.

Hiztegiok PDF formatuan eskura daitezke Internet bidez. Bestela, Euskaltermen gunean erabili ahalko dira, horren datu basean sartu baitituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.