X. Sagardoaren Txapelketa

Matxin III.ak eta Azpirozek lehenengo garaipena eman diote Petritegiri

Biihar bigarren partidua jokatuko dute Bereziartua eta Gaztañaga sagardotegiek.

Petritegin aurkeztu zen txapelketa eta lehenengo garaipena lortu du sagardotegi astigartarrak. MAIALEN ANDRES
2020ko martxoaren 6a
18:44
Entzun

Matxin III.ak eta Azpirozek 35-40 irabazi zieten Aldabe eta Barrenetxea IV.ari Sagardoaren Txapelketaren estreinaldian, eta B taldearen barruan Petritegiri eman zizkioten urdinek lehen lau puntuak. Aldabe eta Barrenetxeak, Oialume Zar ordezkatuz, puntua eskuratu zuten.
Matxinek eta Azpirozek buelta eman zioten markagailuari, 20-8 galtzen joan eta gero. Ordura arte Barrenetxea zen agintzen zuena eta Aldabek eroso jokatzen zuen aurrean.
Matxinek eta Azpirozek erreakzionatu zuten eta pixkanaka markagailua iraultzen hasi ziren 27na berdindu arte. Hortik aurrera berdintasuna izan zen tonua 34ko berdinketara arte, baina Petritegik bost tanto jarraian egin zituen eta 34-39ko alde erabakiorra lortu zuten. Hortik amaierara tanto bana egin zuten bi bikoteek.
Partida polita izan zen eta lau pilotariek maila onean jokatu zuten. Gehiago nabarmendu ziren atzelariak, eta Matxin eta Azpiroz indarberrituta nagusi izan ziren. Azpirozek oso ondo txokoratu zuen pilota, eta zailtasunetan jarri zuen Barrenetxea. Aldabe, berriz, itzaltzen joan zen partida aurrera joan ahala. Berdindu zietenean konfiantza galdu zuen, eta gutxiago sartu zen jokoan, arriskatu gabe.
Zenbakiei begiratuz gero pilotaririk aipagarriena Azpiroz izan zen, sakez hiru tanto eginda; hamabi egin zituen piloteoan, eta lau akats egin zituen. Matxinek 14 tanto eta bost huts eginda amaitu zuen. Gorrietan Barrenetxeak bost tanto egin zituen sakez, zortzi piloteoan lau akats eginez eta Aldabek 13 tanto egin zituen zazpi akats eginez.Bihar erreleboa Bereziartua eta Gaztañagak hartuko dute. A taldeko partidua izango da eta Urriza eta Arruartek ordezkatuko dute Bereziartua eta Segurola eta Ion azpeitiarrek Gaztañaga.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.