Ezbeharra

Bi pertsona zauritu dira Getxoko taberna batean izandako gas leherketa batean

10:30 aldera gertatu da eztanda, Algorta auzoan, eta kalteak eragin dizkie inguruko dendei eta ibilgailuei.

Leherketak kalteak eragin dizkie inguruko ibilgailuei. SOS DEIAK
2020ko martxoaren 10a
11:29
Entzun

Gas leherketa bat gertatu da goizean Getxoko Algorta auzoko (Bizkaia) kafetegi batean, Alangobarri kalean, 10:30 aldera. Getxoko udaltzainak, ertzainak eta suhiltzaileak han dira lanean. Orain arte zabaldu duten informazioaren arabera, bi zauritu artatu dituzte, eta eztandak kalteak eragin dizkie eraikineko etxebizitzei eta kale horretako dendei.

Eraikina egurrezkoa eta hormigoizkoa da, eta hustu egin dute dagoeneko; suhiltzaileak aztertzen ari dira etxeek zer kalte izan duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.