Heriotza

Angel Ibisate euskaltzain urgazlea hil da

Arabako AEKren sortzaileetako bat izan zen. 87 urte zituen

Angel Ibisate euskaltzain urgazlea. EUSKALTZAINDIA
2020ko martxoaren 11
09:58
Entzun

Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, Angel Ibisate Lozares euskaltzain urgazlea hil da, Gasteizen, 87 urte zituela.

Arabako hiriburuan jaio zen, 1932ko urriaren 2an. Gizarte Zientzietan lizentziaduna zen; Gasteizko Elizbarrutiaren Seminarioko bibliotekari izana zen, eta erretiroa hartuta zegoen. Apaiz ministerioa egin zuen Uribarri Jauregin eta Gereñun; Sabandon, Ibisaten eta Areatzan; Gasteizko Andre Maria Koroatzearen parrokian eta Mataukun. 

Horrez gain, Arabako AEKren sortzaileetariko bat izan zen. 2006ko maiatzaren 26an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.